La Fusée

  • Archive
  • RSS

Mugikortasuna txarra da ona da

Zein zaila egiten den jatorrira itzultzea, hau da, laburtzea, sintetizatzea, jakitea zertarako eta nora heltzeko egiten duen batek egiten duena. Izan ere hain kontzentratuta ibiltzen gara, azkenean ez dakigula zertarako egiten ditugun gauzak.

Garraioa bidaiarekin lotuta dago, bizikletekin, trenekin, amerikarrek conmuting esaten dioten horrekin, hau da, egunero lantokira goizez joan, arratsaldean berandu lur jota etxera itzultzeko. Makinaria kapitalista duen erloju honen tik bakoitzarekin lotuta dago garraioa. Etengabe, martxan mantentzen gaitu, norantz? ez dut uste inork dakienik. Galdera eta erantzuna ez dira gauza serioa, neurgarria.

Aldi berean tolerantziarekin ere lotuta dago, bidaiatu ondoren norberak mundura zabaltzeko aukera duelako, eta hala errazagoa da ezberdina errespetatzea eta ulertu baina askoz lehenago ez gaitzesten ikastea. Garraioaren eskutik ere proiektu edo ideia bat amankomunean duten pertsonak lotu daitezke, elkar lagun daitezen.

Honek erakartzen nau gai honetaz: Badago garraioa defendatzen duen jendea, herrien garapenerako, eboluzio eta hobekuntzarako beharrezkoa jotzen dutenak (eboluzionatu… norantz? galde genezake berriro). Beste batzuek, garraioa ezkorra dela uste dute argi eta garbi ikusten dutelako garraio eta kutsaduraren artean dagoen lotura… zenbaitetan garraioa eta gizarte bazterketaren artekoa ere.

Denok gabiltza noraezean edo astoak bezala albora begiratu gabe… sustatu behar al da garraioa ala justu kontrakoa? Zenbat eta batez ere nola? … zertarako?

    • #EU
    • #garraioa
  • 2 years ago
  • Permalink
  • Share
    Tweet
← Previous • Next →

About

Twitter

loading tweets…

  • RSS
  • Random
  • Archive
  • Mobile

Effector Theme by Carlo Franco.

Powered by Tumblr